2013-05-21

Eskola txikitako bideo grabaketa

Larunbatean, maiatzaren 18an, Itsasondoko frontoian bildu ginen Eskola Txikitako bideo grabaketa egiteko. Ikusi-ikusi!

2013-05-17

Alfalfa probatzen..

Aimarrek eta bere amatxok erakutsi ziguten bezela baditugu gure osasunerako onak diren zenbait elikagai gure jan ohituretan toki bat izan beharko luketenak. On egin!!

Ikusi-ikusi gure hazitegia nola doan!!

 Gure hazitegia aurrera doa, ikusi itzazue gure landareak nola ari diren hazten. Gure gelako haurrak eta 4 eta 5 urteko haurrak dute astean zehar landareak ureztatzeko ardura. Ikusi!!

2013-05-16

ASTE HONTAKO ESAERA ZAHARRAK

Hauek dira aste honetan ikasi ditugun esaera zaharrak:

- Zuri eta beltz batera ezin.
- Penaren karameloa esperantza.
- Ez baduzu erori nahi, bide onetik joan.
- Sagar ustel batek beste guztiak usteltzen ditu.

Sua eta Macram 

2013-05-15

ENERGIAREN EGUNA LEHEN HEZKUNTZAN

Pasa den apirilaren 26an, ostiralean, Energiaren Eguna ospatu genuen eskolan.Adin ezberdinetako haurrek energia gaia landu eta dinamika ezberdinetan parte hartu zuten. Hona hemen Lehen Hezkuntzako haurrek elkarrekin ondorioak ateratzen egon zireneko argazkiak.

2013-05-14

Negutegia jartzen 3

Atzokoan ere, guraso, ikasle eta irakasle batzuen laguntzarekin eskolako baratzeko negutegia jartzen ibili ginen. Hasiera batean, denbora gutxian egingo genuela espero bagenuen ere, iada antolatzen dugun hirugarren auzolana da, eta oraindik ez dugu bukatu! Adi guztiok, beste auzolan bat prestatu beharko dugu eta azken ukituak emateko. Mila esker berriz ere laguntzera gerturatu zineten guztiei! Hemen dituzue argazkiak.

2013-05-10

Ateratzen hasi dira!!

ASTE HONETAKO ESAERA ZAHARRAK

Kaixo, hauek dira aste hontan ikasi ditugun esaera zaharrak:

1- Hartuak, emana zor.
2- Zuloa aipatu eta zulora erori.
3- Denok ipurdian zuloa.
4- Presakako lana, lan alferra.

Ainhoa Iparragirre eta Uxue Arbilla 
 


2013-05-09

Baratza: Negutegia jartzen

Udaberriarekin batera, gure baratza martxan jartzeko asmotan gabiltza. Atzokoan guraso batzuen laguntzaz, lurrari buelta eman eta negutegia bere lekuan ipini genuen. Mila esker atzokoan lagundu zeniguten guraso guztiei! Astelehenean, plastikoa jartzeari ekingo diogu. Posible duen edonoren laguntza eskertuko genuke. Astelehenean, arratsaldeko 16:30etan animatu zaitezte zuen seme-alabek landuko duten baratzaren muntaketan laguntzera.

2013-05-08

ALFALFA HAZI EKOLOGIKOAK ERNATZEN

Gaur goizean Nekane gelan izan dugu alfalfa hazi ekologikoak ernatzeko prozedura azaltzen eta zenbait ikasleen laguntzarekin praktikan jartzen. Landareak goxo-goxo zaintzearen eta elikadura osasuntsuaren garrantziaz hitz egin digu besteak beste. Eskerrik asko Nekane!!

2013-05-07

HAZITEGIA MARTXAN!!

Atzo 1go zikloko haurrek gelako bi haurren gurasoekin hazitegia martxan jarri genuen. Hazitegia bitan banatu genuen, batean jatekoak erein genituen eta bestean loreak eta ornamentalak:kalabaza, perrexila, rabanitoak, dilistak,limoia, mandarina, babarrunak,jeranioak, kaputxina txikiak...besteak beste. Gainera, haurrek ereindako haziak eta aterako diren landareak ikusteko aukera izan genuen. Mila esker Maite eta Joxe Mari eta etorri nahi zenuten eta lanagatik ezin izan zenuten guraso guztiei!!!

ENERGIAREN EGUNA

<

2013-05-02

Antton Kazabon

Aurreko astean, Antton Kazabon etorri zitzaizun eskolara. Berak idatzitako liburuen inguruan galdetu ondoren, asmakizunekin jolasten, bertsoak egiten, ahokorapiloekin jolasean... ibili ginen. Horrez gain, bere liburu batzuk ere oparitu zizkigun. Mila esker Antton!

ESAERA ZAHARRAK ETA ATSOTITZAK

1go zikloko haurrak egunero esaera zahar edo atsotitz bat ikasten hasi gara aspaldiko esaerak erabilzen hasteko eta ez galtzeko.
Zuek ere hauek ikastea gustatuko litzaiguke.
Hauek dira orainarte ikasi ditugunak:

1- Hi eta ni, bi.
2- Lanik ez, janik ez.
3- Otsoa aipatu eta otsoa badator.
4- Ongi bukatzea da lanaren saria.
5- Zarata asko, gauza on gutxi.
6- Zuri zurea, niri nirea, horra zuzenbidea.

Gustokoak al dituzue?Bai ezta?

Garazi, Ainhoa, Aimar, Uxue, Niko, Unax, Sua, Leire, Julen, Izaro, Nahiare, Macram, Samir eta Leire.

HEMEN GURE TXAPELDUNAK

Egun hauetan, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak Txirrindularitza lantzen ari gara. Primeran pasatzen eta pilo bat gauza ikasten ari gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu eskolako aita den IƱakiri prestatutako zirkuito, ginkana eta jolasengatik baita emandako aholku interesgarriengatik. Argazki hauek horren adibide dira!