2014-12-05
Janireri agurra!!
Nahiz eta aste batzuk pasa diren Janireri agurra egin genionetik hona hemen ateratako argazki batzuk.
Eskerrik asko Janire!!
EÑAUT GORBEA IPUIN KONTALARIA ESKOLAN!!
Atzo, eskolako kultur astearen egitarauaren barruan eta udal libututegiak antolatuta, Eñaut Gorbea ipuin kontalaria izan zen eskolan.
Oso polita izan zen eta earki pasa genuen!!
2014-12-04
2014-11-01
2014-10-29
IKASTURTE HASIERA!!
Pasa die pare bat hilabete ikasturteari hasiera eman genionetik eta nahiz eta berandu xamar....berriz e hemen gea!!
2014-06-30
2014-06-26
2014-06-20
2014-06-17
URKIPE HERRI ESKOLA, MUSIKAZ BLAI!!!!!!!!!!!!
Kaixo denoi!!!!
Ikasturtea bukatzen ari zaigu, oporrak gainean eta amaiera bikaina emateko horrenbeste entzun eta abestu dugun kantaren bideoa grabatu dugu!!!
Hemen aurrerapen txiki bat.......
Askok jakingo dezue letra, baina oraindik ez dakizuenentzat...hor daukazue!!!
Goierriko mendien magalean
aurkitzen da gure herria,
ilusioz ekinez egina da,
berak ematen digu bizia.
Bihotzez bizia,
eta euskaraz jantzia,
urte guztian dago loraturik
Itsasondo gure herria.
Bihotzez bizia,
eta euskaraz jantzia,
gogor, tinko, indarrez, lan eginez,
haziko da gure herria.
Eskola txiki honekin batera
guztiok handitzen gera,
ume, gazte ta heldu,
denok elkarrekin,
egiten dugu aurrera.
Guztiok batera,
aurrera eta aurrera,
alaitasuna herrian zabalduz
oso gustora aritzen gera.
Guztiok batera,
aurrera eta aurrera,
herri jator honetan bizitzeko
egin dugu gure aukera.
Guztiok batera,
aurrera eta aurrera,
herri jator honetan bizitzeko
egin dugu gure aukera.
2014-06-03
2014-05-28
2014-05-21
2014-04-30
ARGAZKI LEHIAKETAKO IRABAZLEAK
Iñauterietako argazkien lehiaketak baditu irabazleak:
Batetik, argazki onenaren saria 5 urtetako gelakoek aurkeztu zutena suertatu da garaile. Argazki honetan telde bera azaltzen da elefantez eta lehoiez mozorrotuta, eta domatzaileak, noski!
Beste irabazlea, botoa eman zutenen artean egindako zozketan saritua atera zena: Liher Mate, hain zuzen ere.
Bai, batzuei, bai besteari sari polit batzuk eman genizkien. Zorionak!
Eta eskertu, zuen argazkiak aurkeztu zenituztenoi eta nola ez, bozketan parte hartu zenuten guztioi. MILA ESKER!
Batetik, argazki onenaren saria 5 urtetako gelakoek aurkeztu zutena suertatu da garaile. Argazki honetan telde bera azaltzen da elefantez eta lehoiez mozorrotuta, eta domatzaileak, noski!
Beste irabazlea, botoa eman zutenen artean egindako zozketan saritua atera zena: Liher Mate, hain zuzen ere.
Bai, batzuei, bai besteari sari polit batzuk eman genizkien. Zorionak!
Eta eskertu, zuen argazkiak aurkeztu zenituztenoi eta nola ez, bozketan parte hartu zenuten guztioi. MILA ESKER!
2014-03-21
UDABERRIA
Udaberrian sartuak gara dagoeneko...
Antonio Vivaldi italiar musikagile ezagunak, Lau Urtaroak izeneko obra konposatu zuen. Biolin eta orkestrarako eginiko lau kontzertu dira, bertan udaberria, uda, udazkena eta negua irudikatzen dituelarik.
Hona hemen udaberria irudikatzen duten bi bertsio ezberdin, bata klasikoa (pasarte guztiak agertzen dira), eta bestea modernoagoa.
Baina biak ere aukera bikainak.
2014-03-17
LEHIAKETARAKO BOTOA EMATEKO MODU BERRIA
Ikusi dugunez batzuk arazoak dituzue gure blogean zuen botoa emateko.
Beste modu bat baduzue argazki lehiaketarako zuen botoa emateko: itsasondoeskola@gmail.com helbidera mezu bat bidal ezazue zuen izena eta zuen botoa adieraziz.
Eskerrikasko!
2014-03-13
Iñauterietako Argazki Lehiaketa
Hemen dituzue lehiaketan parte hartzen duten 28 argazkiak.
Martxoaren 20rarte zure botoa emateko aukera izango duzu.
Gogoratu ezazu bozketan, eskolako ikasle, guraso, irakasle eta ikasleen familiartekoak parte har dezaketela. Bakoitzak boto bakarra eman ahal izango du eta horretarako publicar comentarios sakatu behar du eta ondoren bere izena eta aukeratutako argazkiaren zenbakia jarri behar du.
Martxoaren 21ean jakingo dugu nor izan den lehiaketaren irabazlea eta bozketan parte hartu dutenen artean egindako zozketaren irabazlea.
Eman zure botoa!
2014-03-05
2014-02-20
2014-02-12
URKIPEKO HARRIAK
Aurreko astean sukaldaritza tailerra egin genuen matematika tailerrean eta Urkipeko Harriak egin genituen: zenbatu, multzokatu, banatu, pisatu, berotu, nahastu...denetik egin genuen!! Hona hemen gure Urkipeko harrien errezeta:
2014-02-06
2014-01-30
2014-01-16
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)