txangoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
txangoak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016-06-24

ARAIARA IRTEERA 2016-06-22

Ikasturteari amaiera emateko irteera mundiala egin genuen Araiara, arratsaldean Nestle izozki fabrikara bisita izozki eta guzti.

Argazkiak ikusteko egin klik!

2013-06-03

Egonaldia Lizarran

Maiatzaren 28tik 29ra Lizarrako kanpinean egon ginen 4-5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak. Eguraldi oso ona eduki ez genuen arren, primeran pasatu genuen. Hemen dituzue argazkiak.

2013-04-26

Ordiziko azokan

Asteazkenean, Lehen Hezkuntzako ikasleak Ordiziko azokan izan ginen. Garaiko produktuak ikusteaz gain matematika ariketa desberdinak lantzeko aukera izan genuen. Bertan, fruta batzuk erosi ondoren, hamaiketako ederra egin genuen. Horren inguruan, Hitza-ko kazetari batek artikulua idatzi zuen gure txangoaren inguruan. Hemen dituzue artikulua eta argazkiak.


 http://goierri.hitza.info/2013/04/25/udaberri-beteko-feria/

2013-01-24

Haur hezkuntzako ikasleak Olentzeroren etxean

Itsasondoko haur hezkuntzako haurrek, Zeraingo eskolakoekin batera Olentzeroren etxera egin zuten txangoa. Hemen dituzue argazkiak.

2012-12-14

Planetarium eta Rokopolisera txangoa

Lehen Hezkuntzako ikasleek gaur Nafarroara egin dugu bidaia. Lehenengo, Iruñako Planetarium-a ezagutu dugu. Kurtso hasieratik orain arte landu duguna ikusi dugu eta modu berezi batean gainera! Bideo bat jarri digute planetariumeko sabaian, berta, Lurraren sorrera, planetak, lehenengo izaki bizidunak, dinosauruak, gizakiaren eboluzioa eta izarrak ere ikusi ditugu. Gainera, gaur gauean Itsasondoko zeruan izango ditugun izarrak ere ikusteko aukera izan dugu.
Planetariumetik irten, autobusa hartu eta Berriozarren dagoen Rokopolis-era joan gara. Hamaiketakoa egin, indarrak hartu eta eskalatzen ibili gara. Momentu batzuetan beldur piska bat ere pasa dugu baina gustura ibili gara!
Hemen dituzue gaurko argazki guztiak.