2012-06-02

BIHAR DENOK LARRAULERA

EKAINAREN 3AN DENAK LARRAULERA

ESKOLA TXIKIAK BIZIRIK HERRI ETA AUZO TXIKIAK BIZIRIK

FESTAK 25 URTE

Doinua: "Eguzkiak urtzen du goian"

Eguzkiak arnastu ahala
egunsentiko aidea
pauso txikitan egiten dugu
eskolarako bidea.
Herri bizitzak, plaza giroak,
eskola du zutabea
zein den luzea mende laurdena
jolas soinurik gabea,
Desberdinen artean eraikiz
jakintza ta ondarea
herriz herri eta auzoz auzo
har dezagun adorea
bakoitzak berea urratuaz
denon artean geurea
bizirauteko indarra dugu
geronen baitan gordea.
 
Jexux Mari Irazu Muñoa



 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina