2018-10-18

LIHER ETA XANTIREN AGURRA

Dagoeneko hilabete luze pasa da ikasturteari hasiera eman genionetik eta sentimendu ugari izan ditugu: ikasle berriak,6.mailakoen falta, taldekatze anitzak, ilusioa, urduritasuna, gogoa... eta ezin ahaztu gure artean urteetan izan ditugun bi ikasle eta beraien familiei agur esan beharra. Liherrek eta Xantik utzi gintuzten etapa berri bat hasteko, Liherrek Ordizin eta Xantik Tolosan. Modu berezi batean agurtu nahi izan genituen eta biek eskolara goiz pasa etortzeko aukera izan zuten. Gurekin jarduteaz gain, prestatutako bideo polit bat denok elkarrekin ikusteko aukera izan genuen eta oroigarri bana eman genien. Zorte on bikote eta laister arte!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina