2012-03-15

MIKEL ETXEBERRIARI ELKARRIZKETA

Bagenekien Mikel Amerikan ibilia zela. Gu berriz, Ingurunean Amerika lantzen. Eta Mikeli deitzen badiogu? Beste moduko Amerika bat ezagutzeko aukera izan dezakegu. Pentsa eta egin!
2. zikloko ikasleek elkarrizketatu genuen eta hemen daukazue elkarrizketa, argazki eta guzti. Eskerrikasko Mikel!



Mikel Etxeberria, bidaiaria:
Beti izaten zen norbait bere etxea eskaintzen zidana”
Gaur goizean Mikel Etxeberria etorri zaigu eskolara. Mikel bidaiari amorratua da eta Amerikari buruz gauza asko daki, hainbat aldiz joan da eta. Lehenengo bidaia izan zen luzeena eta kuriosoena. Eskerrikasko Mikel! 

  • Zenbat urterekin joan zinen Ameriketara?
23 urterekin joan nintzen eta 24 urterekin bueltatu nintzen. Guztira 14 hilabete egon nintzen.
  • Ze urtetan egin zenuen bidai hori?
1990ean joan nintzen Ameriketara.
  • Nola joan zinen Ameriketara?
Hegazkinez joan nintzen Mexikoraino.
  • Zergatik joan zinen Ameriketara?
Bidaiatzea gustatzen zaidalako, kuriositateagatik eta hizkuntzagatik.
  • Zenbat denbora pasatu zenuen Amerikan?
Bidai honetan 14 hilabete pasatu nituen, baina beste aldi batzuetan ere joan naiz eta guztira 3 urte izango ziren.
  • Non egiten zenuen lo?
1. egunean hotel batean egin nuen lo, beste egunetan beti izaten zen norbait bere etxea eskaintzen zidana.
  • Diru asko eraman al zenuen bidai horretan?
Dirua eraman nuen, baina uste baino gutxiago gastatu nuen.
  • Nola mugitzen zinen herri batetik bestera?
Normalean txirrinduz. Tarteka itsasontziz eta aldi batean, basamortua pasatzeko adibidez, kamioiean.
  • Non eraman zenuen bizikleta?
Bizikleta pakete handi batean sartuta hegazkinean eraman nuen.
  • Non gordetzen zenuen bizikleta?
Normalean neure ondoan gordetzen nuen.
  • Euskal Herriko norbait ezagutu al zenuen?
1. bidai honetan Nikaraguan elkartasun talde euskaldun batekin egon nintzen. Beste bidai batetan urre bila zebilen euskaldun batekin topatu nintzen. Uruguay-en Ibarreko Joxeparen familiko batekin ere topatu nintzen.
  • Harremanik izan al duzu amerindiarrekin?
Galdera hau erantzutea zaila da, zeren eta nahastuak daude. Hala ere Perun eta Bolivian inken kultura asko mantentzen zen.
  • Amerikan ze hizkuntzatan hitz egiten zenuen?
Gehiena gaztelera eta portugesa, baina bazeuden beste hizkuntza txiki pila bat. Guateatemalan esate baterako 15 hizkuntza hitz egiten ziren. Aymara eta Ketxua dira bi horietako hizkuntza.
  • Ezagutu al zenuen janari berezirik?
Arjentinan kamintxe izeneko animalia bat jan nuen. Arratoi modukoa zen, baina tamainaz basurde modukoa zen. Frutak ere ezagutu nituen: papaia, mangoa, aguakatea... orain hemen ere ezagunak bihurtzen ari dira fruta hauek.
  • Ikusi al zenuen asko kutsatutako lekuren bat?
Normalean ez nuen ikusi kutsadura handirik. Egia esan hiriburuak saiesten saiatu nintzen. Bakar-bakarrik Ekuadorren ikusi nituen petrolio hodi batzuk zulatuta
  • Hango ume guztiak joaten al ziren eskolara?
Legeak esaten du umeak eskolara joan behar dutela, baina batzuk joaten dira eta beste batzuk ez. Etxeetan ez dago dirurik eta umeak 6 urterekin igual lanean hasten dira, zapatak garbitzen, enkargu txikiak egiten, meategietan lanean...


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina