2012-05-07

1GO ETA 2.MAILAKO HAURRAK KAZETARI!!!

Kaixo gu Itsasondoko Herri Eskolako 1go eta 2.mailako ikasleak gara. Itsasondoko zerbitzuak lantzen ari garenez langile ezberdinei guk asmatutako elkarrizketak egin dizkiegu grabagailu eta guzti. Elkarrizketa guztiekin liburuxka bat eta maketa bat egin behar dugu eta liburuxka zuen etxeetara ere bidaltzeko asmoa dugu. IKusi-ikusi!!!!!!!
Lurdes(janari denda), Mikel (udaletxeko langile eta ikasle ohia), Nautico jatetxea, Sasieta zabor bilketa, ile apaindegia, apaiza... hauei egiteko ere elkarrizketak prestatu ditugu eta berehala egingo dizkiegu. Guztiak bukatzen ditugunean, bilduma zuen etxeetara bidaliko dugu egindako lan guztia ikusi ahal izateko. Hau izan da egin duguna: 1- Talde txikietan elkarrizketak sortu (bat lengua saioan erderaz prestatu genuen elkarrizketatua euskaraz ez dakielako) 2- Beste taldekoen elkarrizketak osatu. 3- Denon artean azkeneko elkarrizketa adostu eta koadernoan idatzi. 4- Elkarrizketa informatika saioan ordenagailuz idatzi. 5- Elkarrizketa egin baino lehen aurkezpenerako sarrera bat sortu. 6- Elkarrizketetako galderak banatu eta ahoz landu. 7- Elkarrizketak egin, grabatu eta argazkiak atera. 8- Grabazioak entzun eta erantzunak jaso.

6 iruzkin: