2012-11-16

Hondakin onena sortzen ez dena!

Urrian, Aitziber eta Ainhoa etorri zitzaizkigun, Sasieta Mankomunitatearen bidez hondakinen inguruko tailer bat ematera. Bertan ikasitakorekin, gurasoei bidaltzeko gutun bat egin genuen. Hemen doakizue egin genuen idatzia.
Kaixo familia: Sasieta Mankomunitatekoak etorri zitzaizkigun eskolara. Hondakinen inguruko azalpen bat jaso eta jolas batzuk egin genituen. Bakoitzak egunean, 1.13kg zabor sortzen genuelta ikasi genuen. Horrez gain, 2012ko ekainean jasotako zaborraren %43-a bakarrik birziklatu zela esan ziguten. Arazo honi aurre egiteko lehenengo pausua murriztea da. Produktu familiarrak erosiz, produktu solteak erosiz, erabili eta botatzeko gauzak ez erosiz eta gehiegizko bilgarririk gabeko produktuak erosiz lortuko dugu hondakinak murriztea. Bigarren pausua berrerabiltzea da. Jostailuak erabiliko dituen norbaiti ematea, liburuak liburutegira ematea eta txiki geratu zaizkigun arropak norbaiti emanez edo ontzi txurira botaz lor dezakegu. Hirugarren pausua, birziklatzea da. Hondakin bakoitza ongi sailkatuz lortuko dugu birziklapen egokia. Hondakinak, guztiok sortzen ditugunez, denon ardura da hondakinak murriztea, berrerabiltzea eta birziklatzea.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina