1go zikloko haurrak egunero esaera zahar edo atsotitz bat ikasten hasi gara aspaldiko esaerak erabilzen hasteko eta ez galtzeko.
Zuek ere hauek ikastea gustatuko litzaiguke.
Hauek dira orainarte ikasi ditugunak:
1- Hi eta ni, bi.
2- Lanik ez, janik ez.
3- Otsoa aipatu eta otsoa badator.
4- Ongi bukatzea da lanaren saria.
5- Zarata asko, gauza on gutxi.
6- Zuri zurea, niri nirea, horra zuzenbidea.
Gustokoak al dituzue?Bai ezta?
Garazi, Ainhoa, Aimar, Uxue, Niko, Unax, Sua, Leire, Julen, Izaro, Nahiare, Macram, Samir eta Leire.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina