2013-11-22

NAHIKARIREN AGURRA

Nahikari gure eskolako 1go zikloko gelan magisteritzako 1go praktikuma egiten egon zen eta azken egunean berak ezer ez zekiela agur berezia egin genion. Aurretik berak eskolarako opari berezia egin zigun; txotxongiloak eta ipuin kontaketak egiteko oso antzeztoki polita. Bere praktikaldiko azkeneko egunean haurrek aurretik egindako txotxongiloekin berak asmatutako emanaldia eskeini zigun gelan. Azkenik agur berezia egin genion gelan haurrek egindako marrazkiekin eta berarekin batera ateratako argizkiekin egindako bildumatxo bat oparituz. Bukatzeko denon artean maitasun tipula bat egin genion. ESKERRIK ASKO,ZORTE ON ETA LAISTER ARTE NAHIKARI!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina