2018-02-03

FUTBOL LIGA

Lehenego hiruhilekoan neska-mutil batzuen artean futbol liga bat antolatzea erabaki zuten: adin ezberdinetako neska-mutilen talde orekatuak egin, arauak sortu, erregistro taulak sortu, partiden konbinaketak egin, sailkapen taula e.a. Lan bikain egin zuten!

Futbol liga horrek gure adin aniztasuna bultzatzeaz gain hiru helburu nagusi ditu: 

- Neska-mutilen artean futbolean aritzea.
- Euskaraz hitz egitea.
- Ondo pasatzea. 

Beraien proiektu hau orain dela astebete gauzatzen hasi gara astelehen eta ostiraletako atseden orduetan. Egun horietan denok elkartzeko aukera dugu eta oso giro polita lortzen ari gara. 
Gainera, zenbait neska-mutil lotsa alde batera utzita mikrofonoak hartzen eta kazetari lanean hasita daude. Zorionak denoi!




































































iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina