2018-10-19

AITA MARI ITSASONTZIRA BISITA

Guraso baten bitartez Pasai Donibanen dagoen “Aita Mari (Salvamento MarĂ­timo Humanitario- Maydayterraneo)” izena duen eta edozein momentutan itsasoratzear dagoen itsasontzia ikusteko izan genuen; aukera paregabea. Herrian eta eskolan orain dela bi ikasturte landu genuen eta lantzen jarraitzen dugun gaiari zentzua emang zion irteera honek. Mediterarrenora doan itsasontzi honek Itsasondoko zatitxo handi bat bertan eramango du: Itsasondoko herritarren bandera eta gure txikiek sortutako ipuin eleanitzak bertako bodega egokitzeko bolondres batzuk egindako muralean oinarritutakoak. Helburua, jasoak izango diren pertsonei gure aportazio txiki honekin une latz horiek arinagoak izaten laguntzea da. Bidebatez, gure haurrek egungo errealitatea gertuago bizitzeko aukera izango dute proiektu handi honen partaide izanik. Jarraian eskolan egindako lana eta bertako argazkiak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina