2021-01-15

IKASTURTE BERRIARI ONGI ETORRIA!

Dakizuen bezala ikasturte xelebrea da atzean utzi duguna eta aurtengoa ere berezia izaten ari da nahiz eta gure helburu nagusia lortzen ari garen, eskola zabalduta mantentzea eta haurrek eskolara etortzeko eskubiderik ez galtzea.

Hartu beharreko ezohiko erabakiak, taldekatze eta arau berriak, protokoloak, bete beharreko dokumentazioak, berrogeialdiak...eskuartean ditugu, baino gure ikasleak gure egunerokotasuneko protagonistak izaten jarraitzen dutelako, orain arte ahaztu xamar izan dugun bloga martxan jartzeko unea iritsi dela uste dugu. 

Beraz, gaurtik aurrera egindakoak  eta egiten ditugunak eguneratuko ditugu gure eskola plazaratuz.


                    ONGI ETORRI ITSASONDOKO URKIPE HERRI ESKOLARA!!!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina