2012-12-04

Euskararen eguna

Abenduaren 3an euskararen eguna ospatu genuen. Horretarako, aurreko astean, euskararen aldeko leloak prestatu genituen eta eskolan zehar eta baita herrian zehar ere zintzilikatu genituen. Gero, herrian zehar irten ginen dantza desberdinak egitera. Haur Hezkuntzakoek Txulalai dantza dantzatu zuten, Lehen Hezkuntzakoek Txapeleoa eta guztiek batera Zazpi jauzi dantzatuz amaitu genuen. Amaitutakoan, ikasle, irakasle zein gurasoentzat hamaiketakoa banatu genuen.
 Arratsaldean, antzerki emanaldia izan genuen "Haurtxoaren zopa" izenekoa. 
Astelehenean ospatu genuen guk euskararen eguna, baina ez dugu ahaztu behar egunero nabaritu behar dela euskararen eguna dela.  

Euskaraz sentitu, euskaraz pentsatu eta euskaraz ekin!
Hemen dituzue euskararen eguneko argazki zein bideoak.
Euskararen eguna

2 iruzkin: