2012-11-30

Richard Oribe

Azaroaren 30ean, Richard Oribe igerilari paralinpikoa eta Javi bere entrenatzailea izan genituen gurekin.
Richard-ek garun paralisia duela esan ziguten baina bere saiakera eta gogoarekin hainbat gauza lortu dituela.
Kirol paralinpiko desberdinak ezagutu genituen eta Richard-i hainbat galdera egiteko aukera izan genuen. Gainera, Londresko joko paralinpikoetan irabazitako bi domina ekarri zituen eta horiek ikutu eta janzteko aukera ere izan genuen.
Amaieran, gozokiak eta egutegiak oparitu zizkigun eta bien sinadurak lortzeko aukera ere izan genuen!
Argazkiak ikusgai dauzkazue piccasa-n.

1 iruzkin: