2013-12-18
2013-11-22
AGUR MACRAM, SAMIR ETA ILIAS
Pasa den astean gure lagunak Macram, Samir eta Iliasek agur esan ziguten. Ez dira oso urrutira joan baina dagoeneko ez ditugu gurekin batera eskolan. ZORTE ON HIRUKOTE TOLOSAN ETA NAHI DUZUENEAN BISITAN ETORRI!!
NAHIKARIREN AGURRA
Nahikari gure eskolako 1go zikloko gelan magisteritzako 1go praktikuma egiten egon zen eta azken egunean berak ezer ez zekiela agur berezia egin genion.
Aurretik berak eskolarako opari berezia egin zigun; txotxongiloak eta ipuin kontaketak egiteko oso antzeztoki polita.
Bere praktikaldiko azkeneko egunean haurrek aurretik egindako txotxongiloekin berak asmatutako emanaldia eskeini zigun gelan.
Azkenik agur berezia egin genion gelan haurrek egindako marrazkiekin eta berarekin batera ateratako argizkiekin egindako bildumatxo bat oparituz.
Bukatzeko denon artean maitasun tipula bat egin genion.
ESKERRIK ASKO,ZORTE ON ETA LAISTER ARTE NAHIKARI!!
ASTE HONTAKO GONBIDAPENA
Aste hontan asteartean Ekaitzi zegokion gondipena idaztea baino zoritxarrez astelehenean gaixotu egin zen. Asterte goizean Ekaitzek eskolara etorri nahi zuen gonbidapena idatzi eta bere hautatuari ematera, Suari alegia, baino ezin izan zuen.
Ekaitzen amatxok, Saioak,etxean gonbidapena idazteko eta berak eskolara ekarriko zuela esan zion eta halaxe egin zuen. Ekaitzen amatxok Suari gonbidapena eskura eman zion 2.ziklokoen gelara sartuz. Oso polita izan zen!! Eskerrik asko!!
2013-11-15
GONBIDAPENA
1go zikloko haurrek astean behin eta txandaka, astearte arratsaldean gonbidapen bat idazten dute ostegun arratsaldean gure gelara ipuina kontatzea beraiek baino handiagoa den ikasle edo irakasle bat gonbidatuz.
Hauek izan dira orainartekoak: gonbidapena idatzi dutenak, gonbidatuak eta aukeratutako ipuinak.
1GO ZIKLOKO HAURRAK GORPUTZA LANTZEN
Satorraren ipuinetik abiatuta gorputza lantzen hasi gara eta haurrek gure gorputzaren inguruan zer dakiten adierazteko hiru taldetan banatuta gorputz silueta bana marraztu zuten beraien ustez barrutik nolakoak garen adieraziz.
Lan bikaina!!
2013-11-14
2013-11-13
Juan Carlos Alonsoren hitzaldia eskolan
Azaroaren 12an Juan Carlos Alonso etorri zitzaigun Ipuina eta emozio hezkuntzari buruzko hitzaldi bat ematera.
Ipuinen bidez emozioen lanketa nola egin daitekeen azaldu zigun. Ipuin zerrenda bat ere eskeini zigun emozio desberdinak lantzeko.
Saio aberatsa izan zen eta han izan ginen guztiok benetan eskertu genion.
2013-11-12
Lehen Hezkuntzako 1go zikloko haurrak igeriketa ikastaroan
Urtero bezela Lehen Hezkuntzako 1go zikloko haurrak igeriketa ikastaroa izan zuten Ordiziko Majori Kiroldegian eta aurten ere jarrera bikainarekin aritu ziren.
Eskerrik asko Gorka, Xabi eta Iñigo!!
Hauek azken eguneko argazkiak dira. Ederki pasa genuen!!!
2013-11-08
2013-09-03
2013-06-28
2013-06-27
2013-06-24
Baliarraingo txangoan ateratako argazkiak
Nahiz eta eguraldiak etzigun batere lagundu ederki pasa genuen Baliarrainen!!
2013-06-20
2013-06-06
Bukatu dugu negutegiarekin!
Mila esker egin ditugun auzolan desberdinetan laguntzera gerturatu zareten guztioi!
2013-06-03
Egonaldia Lizarran
Maiatzaren 28tik 29ra Lizarrako kanpinean egon ginen 4-5 urtekoak eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak. Eguraldi oso ona eduki ez genuen arren, primeran pasatu genuen. Hemen dituzue argazkiak.
2013-05-21
Eskola txikitako bideo grabaketa
Larunbatean, maiatzaren 18an, Itsasondoko frontoian bildu ginen Eskola Txikitako bideo grabaketa egiteko. Ikusi-ikusi!
2013-05-17
Alfalfa probatzen..
Aimarrek eta bere amatxok erakutsi ziguten bezela baditugu gure osasunerako onak diren zenbait elikagai gure jan ohituretan toki bat izan beharko luketenak. On egin!!
Ikusi-ikusi gure hazitegia nola doan!!
Gure hazitegia aurrera doa, ikusi itzazue gure landareak nola ari diren hazten. Gure gelako haurrak eta 4 eta 5 urteko haurrak dute astean zehar landareak ureztatzeko ardura. Ikusi!!
2013-05-16
ASTE HONTAKO ESAERA ZAHARRAK
Hauek dira aste honetan ikasi ditugun esaera zaharrak:
- Zuri eta beltz batera ezin.
- Penaren karameloa esperantza.
- Ez baduzu erori nahi, bide onetik joan.
- Sagar ustel batek beste guztiak usteltzen ditu.
Sua eta Macram
- Zuri eta beltz batera ezin.
- Penaren karameloa esperantza.
- Ez baduzu erori nahi, bide onetik joan.
- Sagar ustel batek beste guztiak usteltzen ditu.
Sua eta Macram
2013-05-15
ENERGIAREN EGUNA LEHEN HEZKUNTZAN
Pasa den apirilaren 26an, ostiralean, Energiaren Eguna ospatu genuen eskolan.Adin ezberdinetako haurrek energia gaia landu eta dinamika ezberdinetan parte hartu zuten. Hona hemen Lehen Hezkuntzako haurrek elkarrekin ondorioak ateratzen egon zireneko argazkiak.
2013-05-14
Negutegia jartzen 3
Atzokoan ere, guraso, ikasle eta irakasle batzuen laguntzarekin eskolako baratzeko negutegia jartzen ibili ginen. Hasiera batean, denbora gutxian egingo genuela espero bagenuen ere, iada antolatzen dugun hirugarren auzolana da, eta oraindik ez dugu bukatu!
Adi guztiok, beste auzolan bat prestatu beharko dugu eta azken ukituak emateko.
Mila esker berriz ere laguntzera gerturatu zineten guztiei!
Hemen dituzue argazkiak.
2013-05-10
ASTE HONETAKO ESAERA ZAHARRAK
Kaixo, hauek dira aste hontan ikasi ditugun esaera zaharrak:
1- Hartuak, emana zor.
2- Zuloa aipatu eta zulora erori.
3- Denok ipurdian zuloa.
4- Presakako lana, lan alferra.
Ainhoa Iparragirre eta Uxue Arbilla
1- Hartuak, emana zor.
2- Zuloa aipatu eta zulora erori.
3- Denok ipurdian zuloa.
4- Presakako lana, lan alferra.
Ainhoa Iparragirre eta Uxue Arbilla
2013-05-09
Baratza: Negutegia jartzen
Udaberriarekin batera, gure baratza martxan jartzeko asmotan gabiltza. Atzokoan guraso batzuen laguntzaz, lurrari buelta eman eta negutegia bere lekuan ipini genuen. Mila esker atzokoan lagundu zeniguten guraso guztiei!
Astelehenean, plastikoa jartzeari ekingo diogu. Posible duen edonoren laguntza eskertuko genuke.
Astelehenean, arratsaldeko 16:30etan animatu zaitezte zuen seme-alabek landuko duten baratzaren muntaketan laguntzera.
2013-05-08
ALFALFA HAZI EKOLOGIKOAK ERNATZEN
Gaur goizean Nekane gelan izan dugu alfalfa hazi ekologikoak ernatzeko prozedura azaltzen eta zenbait ikasleen laguntzarekin praktikan jartzen.
Landareak goxo-goxo zaintzearen eta elikadura osasuntsuaren garrantziaz hitz egin digu besteak beste. Eskerrik asko Nekane!!
2013-05-07
HAZITEGIA MARTXAN!!
Atzo 1go zikloko haurrek gelako bi haurren gurasoekin hazitegia martxan jarri genuen. Hazitegia bitan banatu genuen, batean jatekoak erein genituen eta bestean loreak eta ornamentalak:kalabaza, perrexila, rabanitoak, dilistak,limoia, mandarina, babarrunak,jeranioak, kaputxina txikiak...besteak beste.
Gainera, haurrek ereindako haziak eta aterako diren landareak ikusteko aukera izan genuen.
Mila esker Maite eta Joxe Mari eta etorri nahi zenuten eta lanagatik ezin izan zenuten guraso guztiei!!!
2013-05-02
Antton Kazabon
Aurreko astean, Antton Kazabon etorri zitzaizun eskolara. Berak idatzitako liburuen inguruan galdetu ondoren, asmakizunekin jolasten, bertsoak egiten, ahokorapiloekin jolasean... ibili ginen. Horrez gain, bere liburu batzuk ere oparitu zizkigun. Mila esker Antton!
ESAERA ZAHARRAK ETA ATSOTITZAK
1go zikloko haurrak egunero esaera zahar edo atsotitz bat ikasten hasi gara aspaldiko esaerak erabilzen hasteko eta ez galtzeko.
Zuek ere hauek ikastea gustatuko litzaiguke.
Hauek dira orainarte ikasi ditugunak:
1- Hi eta ni, bi.
2- Lanik ez, janik ez.
3- Otsoa aipatu eta otsoa badator.
4- Ongi bukatzea da lanaren saria.
5- Zarata asko, gauza on gutxi.
6- Zuri zurea, niri nirea, horra zuzenbidea.
Gustokoak al dituzue?Bai ezta?
Garazi, Ainhoa, Aimar, Uxue, Niko, Unax, Sua, Leire, Julen, Izaro, Nahiare, Macram, Samir eta Leire.
Zuek ere hauek ikastea gustatuko litzaiguke.
Hauek dira orainarte ikasi ditugunak:
1- Hi eta ni, bi.
2- Lanik ez, janik ez.
3- Otsoa aipatu eta otsoa badator.
4- Ongi bukatzea da lanaren saria.
5- Zarata asko, gauza on gutxi.
6- Zuri zurea, niri nirea, horra zuzenbidea.
Gustokoak al dituzue?Bai ezta?
Garazi, Ainhoa, Aimar, Uxue, Niko, Unax, Sua, Leire, Julen, Izaro, Nahiare, Macram, Samir eta Leire.
HEMEN GURE TXAPELDUNAK
Egun hauetan, Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak Txirrindularitza lantzen ari gara. Primeran pasatzen eta pilo bat gauza ikasten ari gara. Eskerrak eman nahi dizkiogu eskolako aita den Iñakiri prestatutako zirkuito, ginkana eta jolasengatik baita emandako aholku interesgarriengatik.
Argazki hauek horren adibide dira!
2013-04-26
Ordiziko azokan
Asteazkenean, Lehen Hezkuntzako ikasleak Ordiziko azokan izan ginen. Garaiko produktuak ikusteaz gain matematika ariketa desberdinak lantzeko aukera izan genuen. Bertan, fruta batzuk erosi ondoren, hamaiketako ederra egin genuen.
Horren inguruan, Hitza-ko kazetari batek artikulua idatzi zuen gure txangoaren inguruan.
Hemen dituzue artikulua eta argazkiak.
http://goierri.hitza.info/2013/04/25/udaberri-beteko-feria/
http://goierri.hitza.info/2013/04/25/udaberri-beteko-feria/
2013-04-25
2013-04-18
2013-04-17
2013-03-20
2013-03-13
Elektrizitatea lantzen
3. zikloko ikasleak elektrizitatea lantzen ari gara, hemen dituzue argazkiak.
2013-03-08
Martxoak 8
Gaur, emakumeen eskubideen nazioarteko eguna ospatu dugu. Aurrera pausuak eman badira ere, konturatu gara emakumeek eta gizonek berdintasunean bizitzeko oraindik asko daukagula egiteko.
Asko dira Euskal Herriko emakume aipagarriak baina gaurkoan zortzi ezagutu ditugu. Inesa Gaxen, Katalina Erauso, Maravillas Lanberto, Elbira Zipitria, Ainhoa Arteta, Edurne Pasaban, Maialen Lujanbio eta Maider Unda. 3. zikloko ikasleok emakume hauen biografia irakurri eta bakoitzaren ezaugarri aipagarrienekin horma irudi hau egin dugu.
Asko dira Euskal Herriko emakume aipagarriak baina gaurkoan zortzi ezagutu ditugu. Inesa Gaxen, Katalina Erauso, Maravillas Lanberto, Elbira Zipitria, Ainhoa Arteta, Edurne Pasaban, Maialen Lujanbio eta Maider Unda. 3. zikloko ikasleok emakume hauen biografia irakurri eta bakoitzaren ezaugarri aipagarrienekin horma irudi hau egin dugu.
2013-03-06
2013-02-23
DINOSAUROEN GARAIAN HAUR HEZKUNTZAKO HAURREKIN eta 1GO ZIKLOKO AMA BATZUEI ELKARRIZKETA EGITEN!!
Ostegun arratsaldean Haur Hezkuntzako haurrak bisitan etorri zitzaizkigun eta ostiral goizean gure gelako hiru ama (Mariaje, Maria Teresa eta Rosa) elkarrizketatu genituen beraiek ezagutzen dituzten sumendien berri izateko. Eskerrik asko!!
2013-02-22
Goiatz eskolan bisitan!!!
2013-02-21
2013-02-13
2013-02-01
Kalderero eta iñauteri egunerako entseguak
Badator kalderero eguna! Badatoz iñauteriak! Eta urtero bezala hemen gabiltza prestaketa lanetan.
2013-01-31
2013-01-25
MATRIKULAZIO KANPAINARAKO BIDEO MUNTAIA
Hau da aurtengo matrikulazio kanpainarako egin dugun bideo muntaia. Aurtengo honetan goi zikloko ikasleek eskeini diguten laguntza azpimarratu nahiko genuke!!
Zuen gustokoa izatea espero dugu!
2013-01-24
Haur hezkuntzako ikasleak Olentzeroren etxean
Itsasondoko haur hezkuntzako haurrek, Zeraingo eskolakoekin batera Olentzeroren etxera egin zuten txangoa. Hemen dituzue argazkiak.
2013-01-17
ESKOLAKO DENDAN BURUKETAK EGITEN
Lehenengo ziklokoek gelan duten "Denontzat" denda aprobetxatuz 5. eta 6. mailako haurrek 1go ziklokoekin batera buruketa tailerra egin zuten. Lehenik eta behin handienek buruketa asmatu zuten dendako produktu ezberdinak erabiliz. Ondoren, txikienek buruketa idatzi eta ulertzen zuten jarraian behar zituzten produktuak kokatu eta eskuetan zituztela datuak (prezioak) adieraziz. Txikienek beharrezkoak ziren eragiketak kalkulagailuz egin zituzten; handienek aldiz, eskuz egiten zituzten emaitza bera lortzea helburu zela. Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan zen!!
DINOSAUROEN GARAIA
Lehenengo zikloko haurrak biziaren sorrera eta dinosauroen garaia lantzen ari dira euskeraz, ingeleraz eta gazteleraz. Txokotan lan eginez talde bakoitzak informazioa leku desberdinetatik biltzen du ondoren amankomunean jarriz.
TAILERRETAN
Asteazken arratsaldero gure eskolako ikasleek tailerrak izaten dituzte. Bertan artelan desberdinak egiten dituzte teknika anitzak erabiliz.
Atzo, gainera 4 eta 5 urtekoek beraien artelanen aurkezpena egin ziguten. Ikusi-ikusi!!
2013-01-14
Onintzaren agur bideoa
Iazko ikasturtean, eskola honetan hamaika urtez hezitzaile bezala izan genuen Onintzari, agur moduan haurrek argazki muntai bat prestatu zioten berarekin pasatako momentuak eskertuz.
2013-01-11
2013-01-09
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)